XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSEBIO ERKIAGA, OLERKARI.

Ibilte latz dozu bizia, kurubilka eriotzara garoazana.

Edergarri lez untzori-diztira dau biran.

Bizi ori edertuz ta oztopotuz literatura daukagu tarteko; erti-lana, nekea, nunbait, bear-izanetik erneten danean.

Idazlea, bear-izanak bultzata, barruan kiribiltzen jatzu bear-izana billatzen dau, idaztera daroana, ur-gaiñ doan orbelari ur-tiraiñak sakatzen dautson legez.

Rilke`ren aburuz, bear-izan orrek norbaiten biotzean sustraiak bota ba`ditu, idazle bat daukagu or, eta doakabe litzateke idaztea iñok galazoko ba`leuskio: eriotzarako bidean legoke.

Auxe dozu E. Erkiaga, euskal idazle bizkorra.

BIZITZ ORRIAK Lekeitio`n jaio zan Eusebio Erkiaga 1912-9-4`an.

Gurasoak, euskaldun utsak.

An bizi izan zan 24 urterarte.

Gerratean, 1938 gn.urteko udabarrian balaz zauritua, Castellon aldean.

Ezkondua da, lau seme-alaba ditu, ta Bilbon bizi da iragan 58 urtean.

Bizkai Bankuko langille, gaur zar-saritua.

Euskaltzain aulkiduna, 1965`tik.

Gauzak, eta bizitz-urratsak batez be, nundik nora ibilliak izan diran, noberak jakin oi ditu ondoen.

Auzi oni buruz, ona nik eskatuta, urteak dirala 1969-8-12`an Erkiaga`k berak idatzi eustana: .

Auxe dozu Erkiaga`k idatzia urte batzuk dirala, ta gaur-egun be, nik uste ez bait da eritxiz arin aldatzekoa, orretan dagoala.

Orduko olerkari mordotxoa ixillik dago orain, baiña beste asko leenari eskiñita dagoz.

Erkiaga`k berak, poesi-liburu berezirik emon ez dauskun arren, naiko poesi argitaratu dau or-emengo aldizkarietan.

Nik sarri idatzi dot bera dogula Bizkaian euskal olerkaririk onena, eta onen ondoren Balendin Aurre-Apraiz, besteai ezer kendu barik.

Euskalerriak pozik artuko leuke E. Erkiaga`ren olerki bilduma mardul bat.

OLERKARI Beronek diñoskunez, lirikaz ta musikaz zaletua, beti makurtu izan da Musa maitagarrien aurrean, euroi intzentsu biguna errerik.

Amazortzi urte ebazanetik gaurgiño orrelaxe.

Nik 1954`an, olerki bilduma Milla Euskal Olerki Eder osotzean, Erkiaga`ren 10 poesi aukeratu nitun, ordurako landuta eukazan onenakin, nik uste.

Arrezkero 34 urteotan asko koplatua dogu, beti obetuz joanik.

Oneik dira an datozan amarrak: .